Nortzuk gara?

Gimnasia Vitoria, hiru klub arabatarren arteko talde lanaren emaitza da. Oskitxo, CETED eta Supra Ritmica Vitoria. Egunez egun, hiru entitateek triangelu bat osatzen dute, non bakoitzaren existentziaren zergatia ezinbesteko garrantzia duen.

Guztira, 600 familiek haien seme-alabak gure esku uzten dituzte gimnasia erritmikoaren eta/edo estetikoaren bidez pertsonak hezi ditzagun. Maila ezberdin guztiak eskura daude kirol multzo honetan.

Urteko jarduera zein aldizkako ekitaldien aniztasun handia garatzen dugu. 2019 honetan, proiektu berri batekin hasten gara. Gure OPEN-a.

Gimnasia Vitoriako Open Internazionala

Gimnasia Vitoriako Open Internazionala

Helburu handiak, ekitaldi gimnastiko handi baterako

Errendimenduko aukeren areagotzea bakarkako mailan zein talde mailan.
Jakin eta neurtu, txapelketa bidez, gimnasta edo talde bakoitzaren maila tekniko eta fisikoa. Gainditze espiritu bat sustatzea errespetu eta kiroltasun ikuspegi batetik. Joku era eta gimnasia ulertzeko modu ezberdinak ezagutu eta begiztatzea.
Gimnasia bera egoera puruan dastatu, non ekimena eta sormena planteamendu taktikoen gainetik nagusitzen diren. Esperientziak eta ezagupenak gimnasten artean trukatu.
Parte hartzen duten taldeen kontzeptu gimnastikoen ezberdintasunaz eta barietateaz gozatu.
Gimnasta nazionalek miresten dituzten maila internazionaleko gimnastez disfrutatu.